Deprecated: Implicit conversion from float 7187210.000000001 to int loses precision in /usr/home/lyrics.net.ua/htdocs/GAS2.php on line 3
Eskualdunak - Basoaren Semeak - Numen - Lyrics - lyrics.net.ua

Eskualdunak

Ihesi doa denbora,
amaigabea haizearen bidaia,
errekastoen urak geldiro
darrai...

Gure herria bere jaiotzean
emankortasunaren aberastasuna
aurkitu zuen ibai zabala izan zen.

Gure arbasoen jatorria
hitza eta keinuaren
asmamenaren arteragokoa da.

Gure arbasoen aita
lurreko lehen izakien artean
eskualdunak.

Naturako basa piztietatik bereiztuz
adore eta asmamenez baliatu zena,
eskuen ahalmena erdietsiz
eskuen eta keinuen arteko
hizkuntza jokoari eskuera deitu ziona,
bere izateriaren lehen garailea,
bera lehen eskualduna.